Gaur, asteartea, otsailak 28, 19:20ean hasi eta 19:55ak arte gutxi gorabehera, SARDINAREN EHORZKETAREN desfilea dela eta, ondoko trafiko murrizketak izango dira hiriko lineetan.

 L-1 ZAISA – OSPITALEA:

19:00etatik 20:00etara. Ospitalerako noranzkoan. Fermín Calbetón kaleraino ohiko ibilbidea, trukatokian bira egin ondoren, Nafarroako hiribidetik jaitsi eta saihesbidetik, Hondarribia kalera iritsi eta Hondarribia 2 (Telepizza) geltokira iritsiko gara, eta handik aurrera ohiko ibilbidetik, Ospitalera.

19:00etatik 20:00etara. Zaisarako norabidean. Autobusa Hondarribia 2 (Telepizza) geltokira iritsiko da. Handik Hondarribia kaletik jaitsi eta saihesbidetik joango da Oxinbiribileraino. Trukatokira igo eta geltoki horretatik aurrera, ohiko ibilbidea egingo da Behobiarantz.

L-2 IRUN-VENTAS-TXINGUDI

19:00etan, azken irteera Fermín Calbetónetik eta ordu horretatik 20:00ak  arte, gutxi gorabehera, Fermin Calbeton kaleko linea-burua Gipuzkoa hiribideko 1. zenbakira lekualdatuko da.

L-3 SAN JUAN– ARTIA / SAN JUAN – OLABERRIA:

San Juan – Artia:  ohi den bezala.

San Juan Olaberria:  *19:20ko irteeran, Fermín Calbetoneko linea-burua olibondoen biribilgunera lekualdatuko da.

* (L2 linearekin egiten da)

(Aipatutako murrizketak kendu egingo dira desfilearen azkenak aurrera egin ahala)