Udalak jakinarazi digun bezaña, datorren larunbatean (urriak 1), Txingudi Korrika dela eta, 16:00etatik 17:15era, Gutxi gorabehera, ibilgailuen trafikorako moztuta egongo dira hirirako sarrerak eta hauek izango dira eraginpean egongo diren eremuak: HONDARRIBIA kalea, COLON ibilbidea, GIPUZKOA hiribidea eta IPARRALDE hiribidea.

Ordu horietan, Colon ibilbidean norabide bikoitzeko errei alternatibo bat egokituko da autobusentzat (1 eta 2 lineak) Iparralde hiribidearen eta Txanaleta plazaren artean. Hondarribirako norabidean, erabiltzaileek lasterketaren erreia gurutzatzeko arriskua dagoenez, autobusak pareko espaloian geldituko dira; hau da, Zabaltza plazan autobusa hartu nahi dutenek pareko espaloian hartuko dute autobusa, Luis Marianon, eta autobusa topoaren geltokian hartu nahi dutenek Colon ibilbideko 43.ean (Aguirre berrian)hartu beharko dute.

Hondarribia kaleko 2.eko eta Pinudiko geralekuak ere ez dira erabilgarri egongo eta horien ordez, Zubiaurreko geralekua erabiliko da eta Gibeletako eta Hirubideko geralekuak ez dira erabiliko.

3 linean ez da inolako eraginik izango.