Parke, lorategi eta pasealekuen artean, Irunen berdeguneetan 432.000 metro karratu baino gehiago ditugu. Biodibertsitatea zaintzen eta naturarekiko kontaktua sustatzen laguntzen duten espazioak izateaz gain, gure hirian berdeguneak izatearen onurak eremu soziokulturalera zabaltzen dira.

Parkeak oinarrizkoak dira gure harreman sozialetan. Natur espazio irekiak, aire zabalean kirola egin, paseatu eta harremanak izateko lekuak. Post honetan Irungo 3 parke aukeratu ditugu, udan aire zabalean gozatzeko egokiak direnak.

Mendibil parkea

Ia 12.000 metro koadroko azalerarekin, Mendibil parkea hiriko adierazgarrienetako bat da. Gure hiriko Zabalgunetik hurbil dago Mendibil. Zuhaitz eta zuhaixka daude parkeak, besteak beste, gurbitza, bojeak, kameliak eta ereinotzak. Parkean belardia, zuhaitzak, zuhaixkak eta horien arteko bidexkak daude. Bide hauetatik parke osoa gurutzatzen da, Villa Maria Luisa, gaur egungo Irungo Musika Kontserbatorioa, inguratuz. Parkean etxeko txikienentzat prestatutako jolaserako gunea dago.

Parque Mendibil - Irun

Mendibil parkea – Fotografía del Ayto. de Irun

Bitxikeriak: jende askok ez daki gaur egun Mendibil parkean dagoen lekuan hiriko hilerri zaharraren, Kostorbe hilerriaren, orubea zegoela.


Nola iritsi:
· L1 Irunbus: Zaisa-Hospital (Ensanche)
· L2 Irunbus: San Juan-Ventas-Txingudi (Ensanche)
· L4 Irunbus: San Juan-Anzaran-Olaberria (Ensanche)

Sarjia parkea

Irungo San Juan plazatik gertu hiriko beste parke esanguratsuenetako bat dago. 7.000 metro karratu baino gehiago dituen Sarjia parkea Arbelaiz jauregiaren atzealdean dago, Nafarroa etorbidea eta San Martzial eta Juncal kaleen artean. Zuhaitz-konbinazioari eta belardiei esker, ibilaldi atsegina egin daiteke eguzkitan eta itzaletan egon, besteak beste, indiar gaztainondoen, zedroen eta zumar handien azpian. Parkean txikienentzat prestatutako jolaserako gunea dago. Urantzu pilotaleku berritu berriak behealdetik mugatzen du parkea.

Parque Sargia -Irun

Sarjia parkea – Fotografía del Ayto. de Irun

Bitxikeriak: hasieran, parkea Arbelaiz Jauregiaren finkaren zati bat zen eta Bidasoa ibairaino iristen zen. Bere hedadura gaur egun ezagutzen dugunera murriztu zen, 1932an Nafarroa etorbidea ireki zenean.


Nola iritsi:
· L1 Irunbus: Zaisa-Hospital (San Juan)
· L2 Irunbus: San Juan-Ventas-Txingudi (Fermin Calbeton)
· L3 Irunbus: San Juan-Artia (Fermin Calbeton)
· L4 Irunbus: San Juan-Anzaran-Olaberria (Fermin Calbeton)

Gain Gainean parkea

Dudarik gabe, guru hiriaren erdigunean dagoen berdegunerik handiena da. Hiriaren erdigunearen eta Olaketa eta Lapitze eremuen arteko lotura berde gisa, Gain Gainean parkea oso aldakorra da bere ezaugarriengatik. Berdegune zabalez gain, kirol gune bat dago, eta erabilera anitzeko belardi artifizialeko kantxa du eta ariketa fisikorako ‘work out’ motako barra-gunea. Horretaz gain, Gain Gainean txakurrentzako gunea dago; animalien jolaserako elementuak dituen gune berritua. Uda honetan aire zabaletan gozatzeko 19.440 metro karratu inguru.

Parque Gain Gainean - Irun

Parque Gain Gainean

Bitxikeriak: bazenekien Gain Gainean parketik San Martzial mendiaren eta Aiako Harrien ikuspegi zoragarriak ikusten direla?


Nola iritsi:
· L2 Irunbus: San Juan-Ventas-Txingudi (Gipuzkoa 15)
· L4 Irunbus: San Juan-Anzaran-Olaberria (Euskal Herria 9)