Irungo Udalak Udan Gogoz programa berreskuratu du aurten. Ekimen horren xedea da hiriko zentro sozialetan jarduerak antolatzea udako hilabeteetan. 2020an, pandemia dela eta, bertan behera geratu zen. 

Egoera sanitarioaren ondoriozko segurtasun-neurriak zorrotz beteko dira programan eta, David Nuño Gizarte Ongizateko ordezkariaren hitzetan, «adinekoekin landu nahi diren» funtsezko alderdi batzuk ditu ardaztzat, hala nola «garapen kognitiboa eta fisikoa eta harremanekin lotutakoa». 

Udan Gogoz Irun 2021

Jarduerak hiriko zenbait espazio sozialetan egingo dira: San Migel, Belaskoenea, Palmera Montero, Behobia eta Anaka-Puianakoetan, hain zuzen, baita Lekaeneko apartamentuetan ere. Programa 60 urtetik gorako pertsona guztiei zuzenduta dago.

Udan Gogoz programaren edizio honekin, Udalak 2018 eta 2019ko udan arrakasta itzela izan zuen ekimen bat berrabiarazi du. Oraingo honetan, bi bloketan banatuko dira jarduerak:

  • Jarduera fisikoa: “Yogactívate”. Parte-hartzaileen gaitasunetara egokitutako tailer bat. 
  • Kognizioaren eta harremanen estimulazioa. “CreativArte” uztailean eta “TeatroExpresión” abuztuan. Sormena eta autoestimua sustatzeko jarduera bat.

Debido a la situación actual y las medidas establecidas, en cada taller hay 9 plazas más el monitor/a. Las actividades se están desarrollando desde el 5 de julio y finalizarán el 31 de agosto. Se están impartiendo dos talleres semanales en cada espacio, excepto en los apartamentos de Lekaenea donde son tres talleres a la semana.Pandemiari aurre egiteko neurriak direla eta, tailer bakoitzean hamar lagun egongo dira: 9 parte-hartzaile eta irakaslea. Jarduerak uztailaren 5ean hasi ziren, eta abuztuaren 31n amaituko dira. Astean bi tailer ematen dira gune bakoitzean, Lekaeneko apartamentuetan izan ezik, bertan astean hiru tailer eskaintzen baitira.

Non daude zentro sozialak?

San Migeleko adinekoentzako udal-lokal soziala
Javier Esteban Indart, 5
Nola iritsi (hurbilen dauden geltokiak):
L1 Geltokia (Anaka kalea)
L4 Zubiaurre geltokia 

Belaskoeneko adinekoentzako udal-lokal soziala
Olagizon, 32
Nola iritsi (hurbilen dauden geltokiak):
L2 Arturo Campión geltokia

Palmera Monteroko adinekoentzako udal-lokal soziala
Leandro Agirretxe, 1
Nola iritsi (hurbilen dauden geltokiak):
L1 Dunboako Anbulatorioa edo Nafarroa Hiribidea 1 geltokiak
L3 Dunboako Anbulatorioa edo Nafarroa Hiribidea 1 geltokiak

Behobiako adinekoentzako udal-lokal soziala
María Juncal Labandibar, 34
Nola iritsi (hurbilen dauden geltokiak):
L1 Behobiako geltokia

Anaka-Puiana adinekoentzako udal-lokal soziala
P. Aristegi  enbaxadorea, 6-7 behea (plaza).
Nola iritsi (hurbilen dauden geltokiak):
L1 Aristegi Enbaxadorea geltokia

Lekaeneko apartamentuak:
Lekaenea k.
Nola iritsi (hurbilen dauden geltokiak):
L4 Urruña Plazatxoa eta Anzaran Plazako geltokiak