Uda hurbil dago eta nabaritu egiten da, ezta? Nolanahi ere, egunak luzeagoak dira eta hondartzarako gogoa duzu, oinak uretan sartu, eguzkia azalean nabaritu, bainujantzia estreinatu, toallaren gainean etzan… zein plan duzu? Har ezazu gogoan uda oso luzea dela eta gauza guztietarako denbora dagoela. Zu eramateko konpromisoa hartzen dugu! Ekainetik dagoeneko abian daude gure zerbitzu bereziak: Hendaiako hondartzarako autobusa eta Irungo udal igerilekuetarako autobusa.

A3: IRUN – HENDAIAKO HONDARTZA

Uda bidasoarraren klasiko bat. Gure autobus ilustratuak Hendaiako hondartzaraino eramaten zaitu. Linea ekainaren 15ean hasi da eta aktiboa egongo da irailaren 8ra arte. Astelehenetik igandera, lehenengo irteera 09:00etan izango da Puianatik eta azkena, hondartzatik, 20:30ean. Txartelaren prezioa 1,35 eurokoa da eta har ezazue kontuan ezin direla erabili Lurraldebus/Mugi txartelak.

Udara eramango zaitugu!

L3: SAN JUAN – ARTIA

Igerilekuaren ordez, hondartza nahiago baduzu, har ezazue kontuan iaztik Irunen badaude udal igerilekuak. L3 lineak eramango zaitu San Martzial Txingudi Kirol Gunera, ekainaren 17tik irailaren 15era arte. 10:30etik 21:00etara arte, linea honetako autobusak eramango zaitu igerilekuetara.