Irunbus: Sardinaren Ehorzketa desfilearen ondoriozko aldaketak

2026-02-16T11:18:32+00:00Irunbus|

Datorren asteartean, 2026ko otsailaren 17an, 19:15etik 21:15era, gutxi gorabehera, Sardinaren Ehorzketa desfilea dela eta, zirkulaziorako murrizketa hauek izango dira hiri-lineetan. Irunbus L1: Zaiza - Ospitalea 19:15eko irteeratik 21:00etako irteera arte: Ospitaleko norakoan: autobusak Osinbiribileko biribilgunera iritsiko dira, eta geltokitik kanpo geratuko dira, Dunboako anbulatorioan bidaiariak jasotzeko. Ondoren GI-636 errepidetik desbideratuko dira, Hondarribia kalea igo eta