Irunbus: autobusen ordutegi bereziak 2023ko sanmartzialetan
Aurten ere, txilibito eta danborren erritmoan, heldu dira gure festak Irunera. Irungo Udalak gustu eta adin guztietarako jarduera- eta ekitaldi-programa bat prestatu du. Egun berezi hauek ahalik eta gehien goza ditzazun eta hirian eroso mugi zaitezen, 2023ko sanmartzialetan Irunbuseko lineek izango dituzten ordutegiak eta geralekuak dakarzkizugu, lineaz linea. Lineak eta ordutegiak San Martzial 2023