Irunbus: Maratoi Erdia eta Inauteriak Ventasen
Otsailaren 26an, igandea, maratoi erdia jokatuko da Irunen, eta, Udaltzaingoak jakinarazi duenez, lasterketak hiri osoko trafikoan izango du eragina 1., 2. eta 4. lineak bateratu, eta linea zirkular bat eratuko da, hiriko auzo guztiak eta erdialdea elkarrekin lotuko dituena. Linea horretako autobusak 15 minutuan behin abiatuko dira, eta ibilbide bakoitzeko betiko geralekuetan geldituko dira, Fermin Calbeton barne.